viernes, 30 de mayo de 2014

LEHENENGO EMAKUME EUSKALDUN ALBAITARIARI OMENALDIA.



Igande goizean Zaldibarko Udaletxean Luz Zalduegi Gabilondo lehenengo emakume euskaldun albaitariari omenaldia egingo dio bere familiak Zaldibar eta Mallabiko Udalen laguntzarekin.
Bere jaiotzaren mendeurrena beteko da ekainaren batean, Mallabian jaio arren Zaldibarren etxe bat erosi zuenetik askotan etortzen zen Zaldibarrera eta bere familia oraindik ere etortzen da batez ere uda partean.
Hauek dira bere biografiaren ingurua aurkitu ditudan datu batzuk:

 Mallabitik lehenengo Gasteizera eta gero Madrilera joan zen, han hamasei urterekin albaitari ikasketak hasi zituen 1930-31 ikasturtean. Madrileko lehenengo emakume albaitari titulua lortu zuen 1936ko urtarrilean. Udal albaitari ikuskaritzan sartzea lortu zuen gerra zibila hastear zegoela, geroxeago Eusko Jaurlaritzako Abeltzaintza Zuzendariak errefuxiatuen jantokiko janari ikuskaritzaz arduratzea eskatu zion eta lan hori 1937ko uztailarte bete zuen. Ondoren Eibar eta Bermeoko udal albaitari ikuskaritzan aritu zen merkatu, portu eta kontserba fabriketan 1940 urtean eskondu zen arte. Leandro Carbonero (1915-2006) bere senarrarekin Marokoko Protektoraturako oposizioak prestatu zituen 1940. urtean baina Serbitzuetako buruak ez aurkezteko esan zion ez zelako emakume batentzako lana,Luz ez zen aurkeztu eta urrengo urtean ez zieten emakumeei oposizio horietara aurkezten utzi. Bost urte egin zituen Protektoratuko Alcazarquivirren eta senarrari laguntzen zion hiltegi eta merkatuetan. Geroztik 1945. urtean oposizioa lortu zuen Estatuko Albaitaritzan eta Abereen Bioligia Institutuan, Madrileko Abeltzaintza Jefaturan, Abeltzaintza Ministerioko Estatistika Negoziatuan lan egin zuen 1982. urterarte, gero 1984. urtean erretiroa hartu zuen arte "Consejo Superior Agrario" delakoan aritu zen "Sección de Asuntos Pecuarios" ataleko lehendakari postuan. 1984. urteko albaitarien patroiaren San Francisco de Asís egunean Madrileko Albaitarien Kolegioko Ohorezko Lehendaraki izendatu zuten Madrileko Albaitarien Eskolako lehengo emakume lizenziatua izan zelako. 2003ko uztailaren 15ean hil zen.







No hay comentarios:

Publicar un comentario